Sailkatugabeak

Zapatuan hasiko dira Kantariko entseguak

Aurten ere iritsi da Kantari! Laugarren edizio honetan ere Amaia Txintxurretak aurkeztuko du Karaoke programa eta 600 gaztetxo inguruk eman dute izena. Aurtengo berrikuntza entseguak dira eta zapatuan, hilaren 12an, izango da lehenengoa Aretxabaletako Arkupen.

31-Kantari4

Debagoieneko 8 eta 12 urte bitarteko 600 gaztetxok hartuko dute parte Kantarin euskal kantuak abesteko eta dantzatzeko asmoz. Lehenago azpimarratu bezala, aurtengo nobedadea entseguak dira: abestiak etxean ikasi beharko dira, izan ere, entseguok ez dira bertan kantak eta dantzak ikasteko, ikuskizun eguneko agertokia ezagutzeko eta grabaketa egunean gaztetxoak lasaiago egoteko baizik.

Esan bezala, zapatuan, hilak 12, izango da abestiak errepasatzeko lehenengo entsegua Aretxabaletako Arkupe aretoan. Aretxabaletako eta Eskoriatzako 148 gaztetxoei eskainitako entsegua izango da eta hauen emanaldialdiaren grabaketa hilaren 19an, zapatuan, izango da leku berean 15:30etik aurrera.

Datozen entseguak

Hurrengo entsegua Bergaran izango da, azaroaren 3an Zabalotegi aretoan. Bergara, Antzuola eta Elgetako 157 gaztetxoei zuzendutakoa izango da eta ikuskizuna azaroaren 9an izango da, 15:30etik aurrera.

Debagoieneko gainontzeko herriek ere jasoko dute Kantari: OƱatik abenduan eta Arrasatek urtarrilean, Arrasate eta Aramaioko gaztetxoekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude