AbestiakSailkatugabeak

Oinarriak

  •  Gehienez bost eta gutxienez bi lagunek osatutako taldeak osatu behar dira.
  •  Izena emateko epea: urtarrilaren 30a eskolatan, eta otsailaren 6a, Goienako egoitzetan eta blogean.
  •  Ikuskizunak Debagoieneko aretoetan izango dira (Bergara, Arrasate, Aretxabaleta eta OƱati).
  •  Izena ematen duzuen guztiok parte hartuko duzue.
  •  Emanaldi guztiak, Goiena Telebistan, Debagoieneko Telebistan emango dira.
  •  Ikuskizunean, 1997-2001 urte artean jaiotakoek parte hartu dezakete.
  •  ‘Debagoienean Kantari’ ikuskizuneko abesti guztiak euskal kantuak izango dira.
  • Antolatzaileek aukeratuko dituzte abestiak; eta parte hartzaileen artean zozketa bidez abestiak banatuko dira.
  • Koreografiak lantzeko entseguak grabatu egingo ditu Goiena Telebistak, eta bideo hauek Kantariko blogean eta Kantariko telebista saioan ikusi ahal izango dira.
  • Koreografiak lantzeko entseguetan argazkiak aterako dira, eta argazki hauek Kantariko blogean jarriko dira eta Goienkarian argitaratuko dira.
  • ‘Debagoienean Kantari’  ikuskizun bat da eta  ez lehiaketa bat. Guztiak dira irabazleak!!!

Aurten ere, Kantari herriz-herri!
Kantariko kantua entzungai

Hemen duzue Kantari ikuskizunerako kantua!!!