Nor gara

GOIENA 2000 urtean sortu zuten Debagoieneko euskara elkarteek ibarreko euskarazko komunikabideak indartu eta garatzeko asmoarekin. Elkarteek kooperatiba bat bultzatu zuten bertan eskualdeko udalak eta GOIENAko langileak integratzeko asmotan.

Urte hauetan guztietan, paperean garapen handia erdietsi du, bere produktuak astean bi egunez kaleratuz. Telebistan eskualde osora zabaldu da eta seinalea, Lurreko Telebista Digitalaren bidez eta zuntz optikoz (Debagoieneko barrutian ez ezik, Euskal Autonomia Erkidego osoan hedatzen delarik. Interneten Goiena.eus eskualdeko ataria sareratu du. Horretaz gain, Arrasateko Udalarena den Arrasate Irratia ere kudeatzen du Goienak.

Telebista programazioaren barruan, KANTARI telebista saio arrakastatsua ekoizten du ikastetxe, euskara elkarte eta beste hainbat elkarterekin elkarlanean. Debagoienean 6. aldiz ekoiztu da saioa, eta,  7-11 urte bitarteko 1000 umek ematen dute parte hartzeko izena aldiro. Gasteizen hirugarrenez burutuko da ekoizpena aurten, eta, bertan ere urtez urte indarra hartu du ikuskizunak. Azken honetan ere 300 umetik gora parte hartuko dutelarik.

Umeen ilusio eta parte hartzeko gogoak ikusita, Donostiara ere bagoaz kantari. Inolako lehiakortasunik bultzatu gabe, euskal kantuak abestu eta dantzatuz ondo pasatzera.

Informazio gehiago: http://goienakomunikaziozerbitzuak.eus/