AbestiakSailkatugabeak

Mezulari ixila, audioa eta letra


Jaitsi abestia hemen

Mezulari ixila – Lin Ton Taun

Mezulari ixila ahotsik gabe nator zuregana
poliki-poliki amets galduen egi bila nabil
eta hain urruti lasaitasunean
geldi-geldi ezerezaren inguruan
hemen gertu bizitza berritzen didate malkoek

nekatu naiz noraezean ibiltzeaz
lortuko dut zuganaino iristea

zeure lurrean gordea duzun
altxorrari begira naukazu
eskuratu ezinik zuri darizun indar zatirik
denbora asko daramakit mendietan zehar ibiliz
haize hotza arnasturik barruak erretzen doazkit

nekatu naiz noraezean ibiltzeaz
lortuko dut zuganaino iristea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude