Kantari saioa bigarrenez izan da bueltan Donostian. Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba aretoko oholtza gainean izan dira donostiar neska-mutilak euskal kantuak abestu eta dantzatzen, Kutxa Fundazioaren babesarekin. Kantu tradizionalagoak eta egungo kantu berriagoak taularatu dituzte zuzenean eskaini duten ikuskizunean. Urduritasuank, ilusioa, poza… dira bizi izan dituzten sentsazio ezberdinak parte hartzaileek. Baina, hori bai, umorea eta gozatzeko gogoa izan dira protagonista lagunartean eskainitako emanaldian. Aretoa ikus-entzulez beteta, artista txiki baina handi direnak bertaratutako lagun guztiak gozarazi zituzten euskal kantuak abestu eta dantzatuz, beste behin.

Euskal kantuen festa egin genuen larunbatean Donostian. Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Kluba aretoan egin genituen neska-mutikoekin emanaldiak, Kutxa Fundazioaren babesarekin. Axular Lizeoa Ikastolatik, Amara Berri Eskolatik… ehun eta hogeita bost bat ume inguru igo ziren taula gainera aurrez prestatutako kantua abestu eta dantzatzera. Familiartekoen, lagunen eta ikaskideen babesa ere jaso zuten; animo pila eta txalo zaparrada handiak jaso zituztelarik kantuan egin bitartean eta baita amaitzean ere.

Alaitasuna, ilusioa, poza, urduritasunak… bizi izan zituzten oholtza gainera igo ziren artista txiki baina handiek. Giro paregabea bizi izan genuen, gaur-egungo eta lehenagoko euskal kantuak abestu eta dantzatuz.